LIVE THE LEGEND.
2027AN IKUSIKO DUGU ELKAR
BERTAKO TALENTUAREN BILA GABILTZA
Bilbokoa edo ingurukoa zara? Diseinatzaile grafikoa bilatzen ari gara hurrengo edizioaren irudia sortzeko. Proiektu honetan parte hartu nahi baduzu, aurkeztu zure hautagaitza formulario honen bidez.
Izena emateko epea: 2026/08/11 – 2026/09/15
BBK Legends Bilbao azken lau edizioetatik gutxienez batean parte hartu dutenek kode bat jasoko dute posta elektronikoz, eta horri esker sarrerak prezio berezi batean erosi ahal izango dituzte denbora mugatu batez (abenduaren 25era arte).
Zer da BBK Legends Bilbao?
BBK Legends Bilbaok urtero ospatzen du Bilbon rock eta blues legenden, haiekin hazi ziren belaunaldien eta haien ondarea aurkitzen duten belaunaldi berrien topaketa. Arima beteko topaketa bat da, historia duen musika eta zuzenean bizitzearen zirrara nabarmentzen dituena.
Gizarte Konpromisoa
BBK Banku Fundazioak bultzatuta, BBK Legends Bilbao musika baino askoz gehiago da. Lehenengo ediziotik, arima duen jaialdi bat eraikitzeko lan egin dugu, gizarte-erakundeekin lankidetzan arituz, inklusioa sustatuz, ikusgarritasuna merezi duten kausak babestuz eta gure komunitateari energia positiboa gehituz. Hauek dira gure jaialdien urteetan zehar egin ditugun ekintzetako batzuk.
BBK Legends Bilbao ekitaldia ingurumenarekin kontzientziatuta dago, eta Ihobek diseinatutako Erronka Garbia-Ekitaldi Iraunkorra metodologia aplikatzen du. Erakunde horrek ematen duen ziurtagiria eman zaio, “Legends” aren ingurumen-aztarna ahalik eta txikiena izan dadin eta jaialdira joaten diren pertsonak kontzientziatzen laguntzeagatik.
Harpidetu gure newsletterrera eta jaso berri guztiak berehala zure posta elektronikoan.