Ekainaren 26–27
Bilbao Arena

AVIFES

BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdiaren hastapenetik, konpromiso soziala haren DNAren osagaia izan da. Edizio bakoitzean, inspiratzen gaituzten eta gizartearekin lotzen gaituzten kausetan inplikatzen gara. 2024an, ildo horretan jarraituz, AVIFES Bizkaiarekin bat egin genuen, osasun mentalari ikusgarritasuna emateko, eta oraindik haren inguruan dagoen estigma hausten laguntzeko.

Geure aletxoa jartzeko, ekintza hau egin genuen:

“Kamiseta bat erosiz gero, dohaintza bat egingo duzu: 30 minutu terapia AVIFESen”.

Lema horri eman zitzaion oihartzuna 2024ko edizioan, Disorder Waverekin elkarlanean eta maitasun handiz berariaz sortu genuen kamiseta bati esker.

Edizio mugatuko diseinua, “YOU’RE NOT ALONE – YOU’RE LEGEND” mezua zuena. Haren salmentak zuzenean lagundu zuen osasun mentala duten hainbat pertsonaren eta haien familien bizi-kalitatea hobetzen.

Gainera, BBKk bultzatutako ekimen baten bidez, jardunaldi berezia egin genuen AVIFESeko zenbait erabiltzailerekin. Jaialdira etorri ziren, backstagearen barrutik bizi izan zuten “Legends”, Susan Santosen soinu-proban egon ziren eta jaialdiaren barrunbeetan barrena ibili ziren. Gu guztion gogoan geratuko den bizipena, zalantzarik gabe.

Biziro eman nahi dizkiegu eskerrak kausa horri lagundu zioten guztiei. Erositako kamisetei esker, laguntza ahalik eta familia gehienengana iristea lortu genuen.

BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdiak AVIFES Bizkaiari eman zion bildutako diru guztia.