2023ko edizioan, “Legends”-ek, hastapenetik izandako konpromiso sozialarenganako leialtasunez, bat egin zuen DalecandELArekin, alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA) ikusarazteko, ikerketarako funtsak lortzeko, eta gaitza dutenei babesa emateko.
Edizio mugatuko kamiseta bat sortu genuen, eta harekin lortutako etekin guztiak gaixotasunaren aurka borrokatzera bideratu ziren.
2019tik, DalecandELAk ekimenak bultzatu ditu etengabe, zeinak erreferente bilakatu diren alaitasunari, balioei, motibazioari eta anaitasunari dagokienez. Legendsek ere ekarpentxoa egin nahi izan zuen, haien lan handia ikusarazteko.
Gainera, oso zorionekoak izan ginen, Chris Isaak eta Jaime Lafita “Legends”-en elkartu ziren une hunkigarriaren lekuko izan baikinen. Bihotza aseta utzi zigun amets hori betetzen ari zela ikusteak.
Bizipen atsegin hartatik, eskerrak eman behar dizkiogu, ezinbestean, Jaimeri, bere gogo nekaezinagatik, bere arima erresilienteagatik, bere barre kutsakorragatik, eta gure ametsak lortzen saiatzeari sekula utzi behar ez diogula gogorarazteagatik. Baita Chris Isaaki eta haren lantalde osoari ere, emandako laguntza ordainezinagatik.
Eta ez ditugu ahantzi nahi kamisetak agortuz parte hartu zuten pertsona guztiak.
Kamiseta bat eskuratu ezin zenuten guztiok animatzen zaitugu zeuen alea jartzera, dalecandela.org webgunean.