2017 eta 2018ko edizioetan, gure zorionerako, Motxila 21 musika-taldea izan genuen, Nafarroako Down Sindromea Fundazioko 15 gaztek eta 7 boluntariok osatua. Bi aldietan, musikarenganako maitasunez eta norberaren mugak gainditzeko gogoz bete zuten “Legends” jaialdia.
Izenaren esanahia ez dakitenentzat, argitu dezagun Motxila 21ek erreferentzia egiten diola 21. kromosoma zamaz betetzen duen motxilari, hau da, Down sindromea dutenek diren bezalakoak izatea eragiten duen horri: adierazteko, ondo pasatzeko, komunikatzeko… beharra duten pertsonak dira, hau da, denok nahi eta maite duguna egiteko beharra, azken batean.
Betidanik, taldeak jakin du beren alaitasuna eta musikak eragiten dien emozioa oholtza gainetik helarazten, eta beti agertu dira adoretsu eta pozik, jaialdi batean jotzeko eta, era horretan, beren zoriontasuna entzuleei azaltzeko ametsa betetzeagatik.