2022an, jaialdiak Renteria & The Walk On Project Band oholtza gainean edukitzeko zortea izan zuen. Kantu kementsuz betetako errepertorio bikaina jo zuten, eta Bilbao Arena emozioz bete eta bertaratutakoen arima ukitu zuten.
Taldea The Walk On Project (WOP) Fundazioa babesteko eta ikusarazteko asmoz sortu zen. Fundazio horrek zenbait jarduera-ildo ditu, gaixotasun neurodegeneratiboak desagerrarazteko helburuarekin, profesionaltasunez, ausardiaz eta bihotzak gidatuta.
Fundazioak bere baliabideekin finantzatu ditu nazioarteko zenbait proiektu, mota horretako gaixotasunetarako terapia birsortzaileen bila, haien eboluzioa geldiarazteko eta kalteak konpontzeko asmoz.
Mikel Renteria & The Walk On Project Band taldeak oholtza gainean beren onena emateaz gain, jaialdiak parte hartu zuen WOPen ekimen handienean: Estropatada, munduan bakarra den “Wopahate” lasterketa, Bilboko itsasadarrean egiten den familia-jai handia, jatorri begetaleko materialekin egindako munduko lehen bioahateekin.
Legends jaialdiak ez zuen aukera galdu, eta lasterketa berezi horretan parte hartu zuen, bere “WOPaton Legends”-arekin.
Urte hartan, Bilboko hiribildua elkartasunez, familia-jarduerez eta musikaz betetzen duen ekitaldi horretan, BBK Bilbao Music Legends Fest ere izan zen, eta, WOPekin batera, ekarpen bat egin zuen: Kiky Boys eta Blues Morning Singers bilbotar taldeen emanaldiak, hainbat entzule gogotsu erakarri zituztenak, Estropatadan parte hartu ondoren.