Ekainaren 26–27
Bilbao Arena

INFO PRAKTIKOA

18 URTETIK BEHERAKOAK

  • 14 urtetik beherako adingabeek PISTA gunera doan joan ahal izango dute, baldin eta erosketa-prozesuan adingabekoen sarrera gehitu bada gutxienez heldu baten sarrerarekin batera. Sarrera doakoa PISTA gunerako baino ez da izango. HARMAILA gunera 14 urtetik beherako adingabearekin sartzeko, nahitaezkoa da adingabe horretarako ordainpeko sarrera orokor bat (eserleku zenbakiduna) erostea. Gehienez, heldu bakoitzeko 14 urtetik beherako adingabe 1 onartuko da. 14 urtetik beherako adingabeek beti heldu batekin lagunduta joan beharko dute.

Ekitaldira sartzeko, ezinbestekoa da sarreran honako baimen hau aurkeztea, aitak, amak edo adingabearen legezko ordezkariak behar bezala sinatuta eta beteta. Halaber, adingabearen NANa aurkeztu beharko da esparruaren sarreran.

  • 16 urtetik beherako guztiek heldu batekin joan beharko dute beti. Heldu hori haren aita/ama edo tutorea izango da, eta bere ekintzen erantzule egingo da esparruaren barruan. Ekitaldirako sarrera orokor bat erosi beharko dute, eta sarbidean honako baimen hau aurkeztu, aitak, amak edo adingabearen legezko ordezkariak behar bezala sinatuta eta beteta. Halaber, adingabearen NANa aurkeztu beharko da esparruaren sarreran.
  • 16 urtetik gorakoak baina 18 urtetik beherakoak bakarrik sartu ahal izango dira ekitaldira, baldin eta ekitaldirako sarrera orokor bat erosi badute eta sarbidean baimen hau aurkezten badute, aitak, amak edo adingabearen legezko ordezkariak behar bezala sinatuta eta beteta. Halaber, adingabearen NANa aurkeztu beharko da esparruaren sarreran.
El recinto dispone de zonas habilitadas para el uso de asistentes con movilidad reducida. Para solicitar información escríbenos a mlf@dekkerevents.com

BBK Legends Bilbao-ko agertokietatik harago doan plan perfektua.
Aprobetxa ezazu zure bisita Bilbon egiteko moduko guztia ezagutzeko: gozatu bere gastronomia paregabeaz, galdu zaitez Alde Zaharrean, utzi zaitez Guggeneheim museoko artearen lilurapean edo disfrutatu ibaiaren ondoko giroaz.
Musika ona, pintxoak eta kultura artean, Bilbaok esperientzia ahaztezina eskaintzen dizu.

BBK Legends Bilbaon dena eman ondoren, atseden on bat merezi duzu. Horregatik, Bilbon ostatu onena aurkitzen laguntzen dizugu, gustu eta aurrekontu guztietarako proposamenekin.

Nola heldu

Eremuaren aurrean geltoki bat dago (Askatasuna kalean), eta bertan Bilbobus-en E3 linea gelditzen da. Jaialdiko egunetan, Bilboko Udalak E7 linea berezi gisa jarriko du indargarri. Hori ez ezik, jaialdiaren egunetan 30, 71, 75 eta 76 lineak ere geltoki honetara igoko dira.


Bilbo hirian E7 linearen Bilbobus geltokiak hauek dira:

  • Hurtado de Amézaga 1 – 30, 71, E2, E3, G5, G7 lineen ondoan
  • Hurtado de Amézaga 50 – 30, 71, 75, 85, E2, E3 lineen ondoan
  • Erriberako Merkatua – 11, 22, 40, 50, 56, 58, 75, 77, 85, A2, BT, E3, G4, G7 lineen ondoan


Autobus geltoki hurbilagoak:

8 min oinez eremutik

  • Olano kalea 4 (Saralegi plaza) – 11, 22, 56, 58, 75, 77, 85, G4, G7 lineak

10 min oinez

  • Juan de Garay rotonda – 57, 71, 75, 76, G5 lineak

15 min oinez

  • Abuztuaren 16a – 11, 22, 58, 75, 85 lineak
  • Santos Juanes plazatxoa 7 – 40, 77 lineak
  • Santos Juanes plazatxoa 4 – 77, G7 lineak


(*) Nolanahi ere, zerbitzu hauen ordutegiak aldez aurretik kontsultatzea gomendatzen dugu.

Eremutik 7 minutura Miribillako Renfe Aldirikoen geltokia dago (C1 linea), eta geltoki hori Bilbo-Abando geltokitik geltoki bakar batera dago.

(*) Nolanahi ere, zerbitzu hauen ordutegiak aldez aurretik kontsultatzea gomendatzen dugu.

Metro geltokirik hurbilena: Casco Viejo/Zazpikaleak – Unamuno irteera – 12 min
(*) Nolanahi ere, zerbitzu hauen ordutegiak aldez aurretik kontsultatzea gomendatzen dugu.

Antolakuntzatik, ez dugu gomendatzen jaialdira ibilgailu partikularrean etortzea.
Hala ere, aukerarik ez dutenek eta autoa erabili behar dutenek honako aparkaleku hauek dituzte eskuragarri:

  • Bilbao Arena aparkalekua (ordaindutakoa): 200 plazak
  • Miribillako Frontoiko aparkalekua (ordaindutakoa): 140 plazak
  • Juan Carlos de Gortazar aparkaleku publikoa, Donostia kalean kokatua (ordaindutakoa, OTA gunea): 362 plazak
  • Eremuaren inguruan OTAren mende dauden aparkaleku ugari daude.

Garraio publikoa pixka bat ariketa fisikoarekin konbinatzera animatzen zaituztegu; hemen dituzue hiriko hainbat puntutatik oinez iristeko behar diren denboren adibide batzuk:

  • Atxuriko tren geltokia: 10 min
  • Erriberako Merkatua: 8 min
  • Casco Viejo/Zazpikaleak metroa (Unamuno irteera): 15 min
  • Plaza Zirkularra/Ledesma/Gran Vía/Sala BBK: 20 min
  • Moyua plaza: 23 min
  • Indautxu plaza/Licenciado Poza kalea/García Ribero kalea: 25 min

Tranbiaren 2 geltoki daude oinez 12 minutura:

  • Erriberako geltokia (Erriberako Merkatuaren aurrean)
  • Atxuriko geltokia (Atxuriko tren geltokiaren aurrean)

(*) Nolanahi ere, zerbitzu hauen ordutegiak aldez aurretik kontsultatzea gomendatzen dugu.